XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten.

17 Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.

18 Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du.

19 Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.

20 Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da.

Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin.

21 Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun.

6 Jainkoak bere ekintzan lankide gaituenez gero, eskatzen dizuegu ez dezazuela alferrik har haren onginahia.

2 Izan ere, Jainkoak dio:

Onginahi-garaian entzun dizut,

salbamen-egunean lagundu.

Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna.

3 Ez diogu inori okerrerako biderik eman, gure zerbitzua toki txarrean geldi ez dadin; 4 baizik eta gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eramanpen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan, 5 zigor, gartzela, nahaspila eta lan neketsuetan, lo-faltan eta janari-gabezian.

6 Biziera garbiz jokatzen dugu, jakinduriaz, pazientziaz eta bihotz onez, Izpiritu Santuaren dohainez eta benetako maitasunez, 7 egiaren mezua hotseginez eta Jainkoaren indarra erakutsiz.

Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik, 8 ohoratzen gaituztela nahiz iraintzen, gutaz ongi hitzegiten dutela nahiz gaizki.

Gezurtitzat jotzen gaituzte, egia esaten dugun arren; 9 ezezaguntzat, ongi ezagunak garen arren; hilzorian gaude, baina oraindik bizirik; zigortuak, baina ez hilak; 10 tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude;